BerriakPROIEKTUAK
San Fausto jaietako hizkuntzaren neurketa egin dugu bigarrenez
2019an egin genuen lehen hizkuntzaren neurketa San Fausto jaietan. Emaitzen balorazio oso negatiboa egin genuen, eta hobekuntzak nondik egin zitezkeen proposatu genuen.
Bi urte jai barik egon ostean, aurten hizkuntzaren neurketari berrekin diogu, eta oraingoan emaitzak positiboak izan dira: euskaraz programatu dira ekintza gehien, ekintzen % 53 hain zuzen ere, eta erdarazkoak % 32 izan dira. Ehunekoetan, euskarazko ekintzen kopuruak % 50 egin du gora, eta 2019ko emaitzei buelta eman zaie.
Txostenean dituzue datuak, grafikoak, ondorioak eta 2023ko jaietarako proposamenak.
Hemen dago ikusgai:
Hizkuntzaren neurketaren txostena 2022
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest