Oraindik uda urrun badago ere, udalekuak prestatzen lanean gabiltza dagoeneko.

Betiko moduan, aurten ere eskaintza oparoa dakargu.

Hemen deskargatu dezakezue udalekuen triptikoa PDF formatuan, informazio guztiarekin:

Udalekuen triptikoa

Laburpen modura, hemen eskaintzen duguna:

UDAN OLGETAN: lehen txanda ekainaren 26tik uztailaren 7ra, eta bigarren txanda uztaileran 10etik 21era. Ordutegia 9:00etatik 13:30era egunero, eta 16:00ak arteko irteera astean behin. Iaz bezala, txanda baten edo bestean apuntatu ahal izango da (edo bietan), baina ez asteka. 4 urtetik 10 urtera bitarteko umeentzat. Jantokian bazkaltzeko aukera egongo da.

UDALEKU FINKOAK

LARRAUL: ekainaren 26tik uztailaren 5era bitartean Larraulen (Gipuzkoa) egingo da udalekua. LH3 eta LH4n dauden gaztetxoentzat.

MENDIGORRIA: uztailaren 13tik 24ra bitartean egingo da udalekua Mendigorrian (Nafarroa). LH5 eta LH6n dauden gaztetxoentzat.

UDALEKU IBILTARIAK

IBILTARI TXIKIA: Etxarri Aranatzen hasi eta Gasteizen amaituko dute bidea, ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitartean. DBH1en eta DBH2n dauden gazteentzat.

IBILTARI HANDIA: Bergaran hasi eta Donostian amaituko dute bidea, uztailaren 9tik uztailaren 20ra. DBH3an, DBH4an eta 1. Batxilergoan dauden gazteentzat.

Esan bezala, informazio guztia goian deskargatu daitekeen triptikoan dago (izen-emateko epeak, prezioak, informazio gehigarria…). Dena dela, edozein zalantza baduzue, deitu lasai Berbarora.

Laster arte!!