Martxoaren 25 eta 26an, larunbata eta igandean, gaupasa bat antolatu dugu! Intxaurrondon geratuko gara (Berbaroren bulego parean), 16:30tan eta oinez joango gara Abadiñoko Zelaieta eskolara, bertan egingo ditugu ekintzak eta bertan pasako dugu gaua eta martxoaren 26an 12:00tan itzuliko gara Durangora. Aurreko ekintzetan bezala 2009 eta 2012 urte bitarteetan jaiotako gazteentzat bideratua egongo da.

Apuntatu ahal izateko, aurretik izen emate fitxa beteta dutenek mezu hau erantzutearekin nahikoa izango da (gaztearen izen-abizenak jarri eta badatorrela esan); aldiz, fitxa bete ez dutenek Berbaroren bulegora hurbildu beharko dira (Laubideta 6A) eta fitxa bete.

 

GAUPASA ZELAIETAN (ABADIÑO):

NOIZ?: Martxoak 25-26 (larunbata – igandea).

ZEIN ORDUTAN?: Martxoak 25 16:30 (Intxaurrondon) – Martxoak 26 12:00 (Intxaurrondon).

EKARRI BEHARREKOA:

  • Lo-zakua.
  • Esterilla
  • Merienda eta afaria.
  • Erropa erosoa (Zelaietara oinez joango gara eta bertan ekintza desberdinak egingo ditugu).
  • Linterna