BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Udaleku Ibiltari Txikiak hasi du bere bidea
Martitzenean autobusera igo ziren Udaleku Ibiltari Txikiko gaztetxo eta hezitzaileak, eta Etxarri-Aranatzerako bidea hartu zuten, Gasteizera ibilbidea hasi eta 12 egunez abenturak bizitzeko asmoz.
Lehen eguna Etxarrin pasatu ostean, eguaztenean Altsasura joan zire tipi-tapa. Handik, hurrengo etapa Olaztira egin zuten atzo, eta bihar Araiara egingo dute etapa, Lezeko koba ingurutik pasatuz.
Bidean jolasak eta bestelako ekintzak egin dituzte, eta talde giroa sendotuz doa.
Hemen dituzue ikusgai egun hauetako argazki batzuk: