BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Amaitu da Larraulgo udalekua
Udalekuak ez dira betirako, eta hasten den guztiak amaiera dauka. Larrauleko udalekuak ere eman du berea, eta bertan egon diren txikitxoak eta hezitzaileak Durangora ailegatu dira gaur.
Atzean utzi dituzte jolasez, dantzaz, tailerrez, emozioz eta euskaraz betetako 10 egun. Eguraldia ez da gurako genukeen bezain ona izan, baina giroa itzela izan da!
Hemen dituzue ikusgai azken egunetako argazki eta bideo batzuk. Segi gozatzen, ondo pasa udan, euskaraz bizi eta hurrengo bat arte!