BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Amaitu da Udan Olgetan egonaldia
Udan Olgetan egonaldiaren bigarren txanda gaur amaitu da, eta horrenbestez, udalekua ere.
Itzelak izan dira elkarrekin pasatutako asteak, eta denetarik egin dute bigarren txanda honetan ere: museora bisita, Otamotzenako ur jolasetara irteera, gynkana Durangotik, kamiseta tailerra, patinete eta bizikletetan Durangotik ibili, Landako urtegira irteera, jolasak eta azken egunean luntxa.
Oso gustora egon gara guztiok egunotan, eta hurrengo batean ere elkar ikusteko irrikaz geratu gara. Baina orain udaz gozatzen jarraitu behar dugu, beraz, ondo pasa, gozatu udan eta euskaraz bizi!
Hemen bigarren txandako argazki batzuk: