Gaba Baltza arrakastatsua ospatu genuen
Lehenengo biderrez ospatu genuen Durangon Gaba Baltza, Durangoko Udalak, Hezkuntza Zentroek eta herriko zenbait elkartek elkarlanean. Beste herri askotan egin den moduan, Euskal Herriko Gaba Baltza birsortzea izan da gure helburua. Horretarako, antzinako ohitura eta jaiak gaurkotasunera ekarri eta berrasmatu ditugu, euskara, komunitatea eta ez-kontsumismoa ardatz hartuta.
Itzela izan zen lehen edizio honek izan zuen harrera: ikastetxe guztiak inprikatu eta Tabiran ehundaka lagun batu ginen. Tabiratik arimen etorrera egin genuen Alde Zaharrera. Gaba Baltzeko abestia kantatu ostean, Andra Marin amaitu genuen ibilbidea. Ikuskizuna eduki genuen Karrika, Kriskitin eta Jaizaleren eskutik, eta obretan dagoen elizpea txiki geratu zitzaigun hainbeste jenderentzat.
Hemen dituzue Gaba Baltz arrakastatsu honetako argazki batzuk. Datorren urtean berriro egingo dugu!