Kaixo!

Bagatoz abenduko ekintza bereziarekin, urteko azken ekintza izango da!

Abenduaren 27, 28 eta 29an, Uztartza aterpetxera (Aduna) joango gara egun sorginduak egitera!  Aurreko ekintzetan bezala 2010 eta 2013 urte bitartean jaiotako gazteentzat bideratua egongo da. Ibaizabal ikastolako autobus geltokian geratuko gara 17:00tan asteazkenean (abenduak 27), eta ostiralean (abenduak 29) 12:15tan (gutxi gira behera) itzuliko gara Durangora, Ibaizabal Ikastolara. Kasu honetan ekintzak kostu bat izango du, 40€.

Apuntatu ahal izateko, aurretik izen emate fitxa beteta dutenek mezu hau erantzutearekin eta ordainketa egitearekin nahikoa izango da (gaztearen izen-abizenak jarri eta badatorrela esan); aldiz, fitxa bete ez dutenek Berbaroren bulegora hurbilduta Laubideta kalea, 6A) edota fitxa emailez ONDO eskanetatuta bidali daiteke. Ordainketa egiteko bi modu egongo dira, esku-dirutan (Berbaroren bulegoan bertan) eta transferentzia bidez. Behin ordainketa eginda, ez da dirurik bueltatuko.

GARRANTZITSUA: Ordainketa egin aurretik nire konfirmazio mezua jaso beharko duzue lekua duzuela baieztatzen duena. Ez baduzue mezu hori jasotzen EZ EGIN ORDAINKETARIK mesedez.

Transferentzia egiteko:

Kontzeptua:  ITZARTU + UMEAREN  IZEN ABIZENAK

Laboral Kutxa ES 56 3035 0014 65 0140008139

Kutxabank ES 15 2095 0036 69 9024792501

 

EGUN SORGINDUAK (Uztartza aterpetxea):

NOIZ?: Abenduak 27 – 28 – 29.

ZEIN ORDUTAN?: Abenduaren 27an 17:00etan Ibaizabal Ikastolako autobus geltokian geldituko gara, eta abenduaren 29an 12:15etan (gutxi gora behera) Ibaizabal Ikastolako autobus geltokira itzuliko gara (11:00etan Lasturretik irtengo gara).

NON?: Uztartza aterpetxea (Aduna).