UDALEKUETAKO IZEN-EMATEA
Udalekuetako izen-ematea zabalik dago, martxoaren 4tik hasita martxoaren 7ra arte (16:00ak arte).
Hemen izena emateko loturak:
UDAN OLGETAN: https://labur.eus/m66bq
Lehen txanda ekainaren 24tik uztailaren 5era, eta bigarren txanda uztailaren 8tik 19ra. Ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da, eta astean behin egingo den irteeran 16:00ak arte luzatuko da ordutegia. Iaz bezala, txanda baten edo bestean apuntatu ahal izango da (edo bietan), baina ez asteka. 4 urtetik 10 urtera bitarteko umeentzat. Jantokian bazkaltzeko aukera egongo da.
Jarraitu Olgetan uztailaren 22, 23 eta 24an izango da. Udan Olgetaneko ordutegi berdinarekin. Jantoki zerbitzua ere egongo da.
UDALEKU FINKOAK
LARRAUL: https://labur.eus/yoP6V
Ekainaren 27tik uztailaren 6ra bitartean Larraulen (Gipuzkoa) egingo da udalekua. LH3 eta LH4n dauden gaztetxoentzat.
MENDIGORRIA: https://labur.eus/wtRTm
Uztailaren 9tik 20ra bitartean egingo da udalekua Mendigorrian (Nafarroa). LH5 eta LH6n dauden gaztetxoentzat.
UDALEKU IBILTARIAK
IBILTARI TXIKIA: https://labur.eus/8zP8x
Markiñan hasi eta Larrabetzun amaituko dute bidea, ekainaren 28tik uztailaren 9ra bitartean. DBH1en eta DBH2n dauden gazteentzat.
IBILTARI HANDIA: https://labur.eus/z5u8X
Balmasedan hasi eta Bermeon amaituko dute bidea, uztailaren 10tik uztailaren 21ra. DBH3an, DBH4an eta 1. Batxilergoan dauden gazteentzat.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest