Bagar nor – Berbarok 35 urte
1989. urtea urte berezia izan zen Durangoko euskaltzaleentzat, Berbaro euskara elkartea sortu baitzen. Sasoi horretan Durangon euskaraz bizitzeko zeuden zailtasunek kezkatuta aktibatu ziren euskaltzaleak eta Durango euskalduntzeko helburuarekin aktibatu ziren.
Orduz geroztik, berbaz berba eta aroz aro egin dugu aurrera, hamaika proiektu eta saltsatan murgilduta. Euskararentzat uneak eta guneak sortzen. Ez garela menpeko perpausa erakutsi dugu: haurrekin, gazteekin zein helduekin sortu ditugun hamaika proiektutan.
“Bagara nor.” Hori da 35. urteurrena ospatzeko hautatu dugun leloa. Euskaraz bizitzeko eta euskararen alde lan egiteko harrotasun eta aldarrikapenean jarri nahi dugu arreta: euskaldunok bagara nor, euskaltzaleak bagara nor eta berbarotarrak bagara nor.
Maiatzaren 31n, barikua, Durangoko euskaltzaleok Berbaroren 35. urteurrena ospatuko dugu. Egun zehatz batean zentratuko dugu urteurreneko ospakizuna eta Durangoko euskaltzale guztien eguna izan nahi du ospakizun egunak.
Laster berri gehiago!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest