BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Giro ederrean hasi dira udalekuak Larraulen
Maletak hartu eta poz-pozik Larraulerako bidea hartu zuten gure gaztetxoek. Elkar ezagutzeko jolas pila bat egin zituzten Larraulgo frontoian. Etxetik ekarritako bazkari goxoa bazkaldu eta jolasten jarraitu zuten.
Gaur Asteasuko igerilekuetara joan behar ziren baina eguraldi txarra egiten ari denez eskulanak eta jolasak egingo dituzte. Hemen dituzue atzoko eta gaurko argazki batzuk: