BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Ibiltari Handia martxan!
Uztailaren 10ean Algortara joan ziren Ibiltari Handiko gazteak. Bi egun pasa dituzte dagoeneko etxetik kanpo eta kostaldeko ibilbide eta hondartzetaz gozatzeko aukera izan dute egun eguzkitsu eta bero hauei esker. Algorta eta Plentziatik pasatu dira iada eta gaur Mungira joango dira hurrengo bi egunak bertan pasatzera.
Hemen orain arteko argazki batzuk: