BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Udan Olgetan udalekuen 3. astea amaitu dute
Azken txanpan sartu da Udan Olgetan udalekua. 3. astea ere emozioz betetakoa izan da eta mota guztietako ekintzak egin ahal izan dituzte: Tabirako igerilekura joan, Durangon talde jolasak egin eta Ekainberrira irteera egin, besteak beste. Ekainberrin orain dela 14.000 urte gizakiak zelan bizi ziren ezagutu ahal izan dute. Esperientzia eder honekin gozatu ederra hartu zuten gaztetxoek, ez baitago gozatuz ikastea baino gauza ederragorik!
!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest