Udan Olgetan udalekuen 4. astea amaituta, ume gehienentzat amaitu dira udalekuak. Eguraldia lagun izan dute aste honetan zehar eta giro ezin hobean egin dute Sukarrietara irteera. Herriarekin zein hondartzarekin poz-pozik itzuli dira Durangora. Tabirako igerilekura irteera ere ezin hobeto joan zen.

Gainera, azken egunean mozorroak jantzi eta amaiera ospakizuna egin dute. Ospakizuna Olgetanen bisitak borobildu du, Berbaroko udalekuen sinboloak. Dantza artean egiten die bisita udalekuen azken egunean Olgetanek eta aurten ere ez du hutsik egin.