BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Mendigorriatik Durangora itzuli ziren atzo
Amaitu da Mendigorriako udalekua. Lizarraldeko herrian egunotan egin duen beroari igerilekuan egin diote aurre gazteek. Igerilekua eta ur jolasak izan dira nagusi egunotan eta horietan ezin hobeto pasatu dute haurrek.
Gainera, ostegunean irteera egin zuten errekan behera kaiakean. Mendigorriakoak dira, zalantza barik, Berbaroren udaleku freskoenak!