Mendigorria, Plentzia, Larrabetzu, Gernika, Larraul, Durango, Ibarrangelu, Tabira… Hamaika txoko eta herrietako oroitzapenak eraman dituzte etxera ehundaka haur eta gazteek.

Amaitu dira beraz 2024ko Berbaroren udaleku

ak. Udan Olgetaneko umeek eman diote amaiera, uztailaren 24an.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten haur eta gazteei eta jakina, nekaezin aritu diren hezitzaile guztiei. Baita erraztasunak jarri dizkiguten udal eta eragileei ere.

Aste hauetan euskara ahoan eta gozatzen ibili garen moduan, jarraitu dezagula berdin hurrengo asteetan!