Euskararen nazioarteko egunean, euskara larrialdi linguistikoan dagoela salatu nahi dugu Berbarotik.
Larrialditik indarraldira igarotzeko, euskaltzaleon aktibazioa aldarrikatzen dugu. Hori baita, euskara sustatzeko bermea jarriko duen bakarra, aktibazioak lortuko baititu hain beharrezko ditugun politika publikoak: Euskararen kontrako oldarraldia gelditzea, ofizialtasuna Euskal Herri osoan, administrazioa euskalduntzea…
Trantsizio oso bat planifikatu eta gauzatzea behar du euskarak, Euskal Herri euskalduna lortzeko. Berbarotik, norabide horretan, Durango euskalduntzen jarraituko dugu.
#Euskarak365Egun
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest