Txalopin Txalo kantu-liburua aurkeztuko da Durangoko Azokako Saguganbaran, abenduaren 8an arratsaldeko 16:00etan.

Berbarok kudeatu du proiektu berri hau, Durangaldeko Mankomunitatearentzat egindako zerbitzuan, eta Labayru Fundazioa izan da liburuaren ekoizpenaren arduraduna. Durangaldeko adineko 10 lagunek testigantzak jaso, eta euren umetako abestiak jaso ditu liburuxkak. Batzuk Euskal Herri luze zabalean abestu izan dira, besteak, Durangaldean propio sortutakoak. Guztiek batera gure ondarearen ale ederra osatzen dute.

Saguganbarako aurkezpena hasiera izango da, eta urte berriarekin batera Durangaldeko herri guztietan liburuaren aurkezpen-musikatuak egitea da asmoa. Aukera izanez gero, ez izan zalantzarik, zatoz!