Euskalgintzaren pauso garrantzitsu baten berri eman zuten joan den zapatuan, abenduaren 14ean, Bilboko Kafe Antzokian. Orain arte Euskaltzaleen Topagune gisa ezagutu izan dugunak, izena eta izana aldatzeko pausoa eman du: batetik, Taupa izango da 7 herrialdeetako euskara elkarteak batzen dituen eragilearen izen berria, eta, bestetik, “topagunetik mugimendura” jauzia eman, eta euskaltzale ororen aktibazioan pausoak egingo dituela iragarri du.

Azken hori azpimarratu nahiko genuke, euskaltzaleen aktibazioa hurrengo urteetako erronka nagusietakoa izango baita, eta Berbarok ere bere alea jarriko du zeregin horretan.

Lotura honetan ikusgai dago webgune berria zein spota: https://taupamugimendua.eus/