Euskaraldiaren prestaketa lanek aurrera jarraitzen dute, eta Durangoko batzordea hurrengo ekimenak iragartzen ari da. Iragarri den azken ekimena “Euskaraldia: ekimen bat baino gehiago” solasaldia izan da, martxoaren 26an 18:30ean, Durangoko Arte eta Historia Museoan.

Batzordeak aurreratu duenez, Euskaraldiak euskararen sustapen prozesuan egiten duen ekarpenak hausnatu, eta Euskaraldia zein euskararen aldeko jarduna sektore berrietara zabaltzeaz jardungo da Kike Amonarriz.

Dei egin dute solasaldian parte hartu eta Euskaraldiaren zabalpenean konpromisoak hartzera.