Sanpru taldearen Bi Erreal filmak irabazi du 2025eko Labur Esanda lehiaketa

Asteburuan izan da Labur Esanda lehiaketaren V. edizioa. Durangoko film laburren lehiaketan 7 taldek hartu dute parte aurten, iaz baino 2 gehiagok. Epaimahaia Xabier Zabalak, Ainhoa Olasok eta Ainhoa Zabartek osatu dute, eta aurtengo lanen maila altua azpimarratu dute aho batez.
Aurtengo gaia obsesioa izan da, hitza katea eta esaldia “ez da berdina, baina berdin da.” Hiru aldagai horiek primeran sartu dituzte irabazleek, Bergara eta OƱatiko Sanpru taldeak, Bi Erreal filmarekin. ,”Plano, kamara-mugimendu, edizio eta soinu bikainak izan ditu, eta gaia eta objektua bikain sartu dira”, adierazi dute epaileek. Bigarren postua Bihotzetik Irudira talde durangarrak eskuratu du “Nire errua” film laburrarekin eta hirugarrena Ahuntz Esnea taldea izan da, Ruben lotu filmarekin, hau ere herriko taldea.
Youtubeko lotura honetan ikus daitezke aurtengo film laburrak: https://www.youtube.com/watch?v=_9AB6qrar80&t=671s
Datorren urtean gehiago!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest