BerriakEuskalgintzaGUREAN EUSKARAZ
Euskara errefortzuen ikasturtea hasi dute Gurean Euskaraz-eko partaideek
Ikasturte honetan ere, aurrekoetan egin bezala, Gurean Euskaraz proiektua garatuko dugu eskualdeko hainbat herritan.
Gurean Euskaraz errefortzu saioek eskolaz kanpo ere euskara erabiltzeko espazioak eta euskal kultura ezagutzeko bitartekoak eskaintzen dizkie haur eta gazte etorri berriei.
Aurten Iurreta, Berriz, Durango eta Elorrion osatu dira taldeak, eta urritik maiatzera bitartean, 4 eta 16 urte bitarteko 150 bat umek hartuko dute parte guztira.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest