BerriakEuskalgintzaFamilian euskaraz olgetan
Datorren urtean batuko gara berriro elkarrekin olgetan ibiltzeko
Aurten, lehenengoz, Familian Euskaraz Olgetan egitasmoa gauzatu dugu Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin elkarlanean.
Jolasaren bidez euskaren familia transmisioa lantzea da programaren helburu nagusia eta horretarako, jolas dinamizazio saioak egin ditugu hainbat eskola eta jolastokitan. Haur eta helduak elkarrekin aritu dira, eta ondo pasatuz ikasi dituzte jolasak.
Irailaren 25ean abiatu zuen bere ibilbidea programak Berrizen, eta atzo izan zen azken saioa Zaldibarren; tartean Abadiño, Durango, Atxondo, Izurtza, Elorrio eta Mañarian ere ibili gara. Guztira 30 saio eta ehundaka parte-hartzaile izan dira.
Aurtengoz, bukatu da. Datorren ikasturtean ekingo diogu berriro!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest