“PPruek” taldeak irabazi du I. Hirukoa Gala lehiaketa
Ostegun iluntze ederra pasa genuen atzo Plateruenan. Hirukoa Galan zazpi hirukote batu ziren talde azkarrena zein den demostratzeko eta lehiaketan puntu gehien lortzeko gogoz.
‘Joseba’ eta ‘Karmele’ aurkezle glamourosoek hala eskatuta, denetariko trebetasunak erakutsi behar izan zituzten Galako partaideek: HIRUKOA galdetegi berezia erantzun, kanten letrak irakurri eta musika taldea asmatu, pisten jokoa, patata beroa, ezpainak irakurri, abestiak onomatopeiekin kantatu… Giro ederra eta lehia “sanoa” sortu ziren kafe antzokian.
Lehen fasetik buruz-buruz-burukora hiru talde pasa ziren: PPruek, Bakala eta Pin pan pun, tori lakasitos. Azkenean, PPruek taldeak lortu zituzten puntu gehien, eta eurek eroan zuten Errigorako otzara etxera. Zorionak denoi!!