Badatoz 2020ko udalekuak!
Badator, badator! Kalean da aurtengo udaberri eta udako eskaintza! Betiko legez, eskaintza itzela eta oparoa.
Hemen deskargatu dezakezue udalekuen informazioarekin egin dugun triptikoa, bertan dago informazioa guztia:
Laburpen modura, hona hemen eskaintzen duguna:
UDABERRIAN OLGETAN: Lehen astea apirilaren 6, 7 eta 8, eta bigarrena apirilaren 14, 15, 16, eta 17, 9:00 – 13:30 artean. Asteka apuntatzeko aukera dago. 3 urtetik 11 urtera bitarteko umeentzat.
UDAN OLGETAN: Lehen txanda ekainaren 22tik uztailaren 10era, eta bigarren txanda uztaileran 13tik 24ra. Hemen ere 9:00etatik 13:30era egunero, jantoki zerbitzu aukerarekin. Iaz bezala, txanda baten edo bestean apuntatu ahal izango da (edo bietan), baina ez asteka. 3 urtetik 11 urtera bitarteko umeentzat.
UDALEKU FINKOAK:
UITZI: Ekainaren 30etik uztailaren 9ra, LH3 eta LH4 mailako gaztetxoentzat.
LIZARRA: Uztailaren 3tik 14ra, LH5 eta LH6 mailako gaztetxoentzat.
UDALEKU IBILTARIAK:
IBILTARI TXIKIA: Durangon hasi eta Deban amaituko da, uztailaren 16tik uztailaren 27ra. DBH1en eta DBH2n dauden gazteentzat.
IBILTARI HANDIA: Zegaman hasiko da uztailaren 2an eta Donostian amaituko da uztailaren 13an. DBH3, DBH4 eta Batxilergoko lehen mailan dauden gazteentzat.
Esan bezala, informazio guztia goian deskargatu daitekeen triptikoan dago (izen-emateko epeak, prezioak, informazio gehigarria…). Dena dela, edozein zalantza baduzue, deitu lasai Berbarora.
Laster arte!!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest