GELDI HOR! Hau irakurtzen baduzu jolasari bere xarmaren zatitxo bat kenduko diozu, baina tira, badakigu atal batzuk nahiko zailak direla eta pista batzuek kontua erraztu dezaketela.

Pistak proben ordenan daude idatzita hemen, beraz, ez irakurri beharrezkoa duzuna baino gehiago. Saiatu pistarik ez erabiltzen, oso blokeatuta ez bazaude behintzat!

.

Enekoren gutuna: Ondo begiratuz gero, gutunean maiuskulaz dauden letrek esaldi bat osatzen dute.

Sarritan, gure emailetan sarrera ontzira ailegatu beharrean Spam karpetara joaten dira mezu batzuk.

 

Enekoren mugikorra: Pasahitza Enekok egindako adierazpen batzuetan aurkituko dituzu. Hauetara heltzeko gutunetik hasi beharko zara.

.

1 atea: Enebotek zientzialariarekin edukitako whatsapp elkarrizketan aurkituko duzu kanta hori. Kanta hori entzun eta letrari adi egotea da kontua.

 

2 atea: Dioen moduan, Eekoren mugikorrean aurkitu duzun kode txartela erabili behar da, arakatu ezazu arretaz.

Pista gehiago gura dituzu ate honetarako? Ziur?

Bale, kode txartela mugikorrean ipini, disdira topera eta pantaila biraketa desaktibatuta. Hasi pantailari perspektiba desberdinetatik begiratzen (alboz, etzanda…). Zerbait idatzita dagoela ikusiko duzu.

 

3 atea: Anboto ez da mendia soilik, Durangaldeko komunikabidea da. 327. Alea izango litzateke bere 327 mugarria. Bilatu ale hori interneten eta ikusi artikuluak nok idazten dituen, eta JMU”T” siglei dagokien pertsonaren artikulua bilatu.

 

4 atea: Aspertu zara mezua deszifratzeaz? Agian arabeek zenbakiak zelan idazten dituzten begiratu behar duzu interneten… Kontuan hartu puntu, koma eta minus zeinua bere horretan utzi behar direla dauden lekuan.

Trabatuta berriro? Ez dakizu zer den zenbaki eta zeinu ilara hori? Emaiozu beste buelta bat azpian datorrena irakurri orduko! Saiatu zaitez!

Orain duzuna koordenatu batzuk dira, google mapsen sartuz gero nonbaitera eramango zaituztenak. Leku hori ondo arakatzeko google mapsek ematen dizkizun tresna denak erabili, inguruak ondo miatzeko, han egongo bazina moduan, kontua hor agertzen den berba bat topatzea da eta.

 

5 atea: Euskal Herriko Bertsolari txapelketako bertso asko youtuben daude ikusgai, azken agurrak tartean… Gogoratu erantzunak letra hauek izan behar dituela: _ _ _ _ _ _ _ _ _ _    _ _ _    _ _ _ _ _ _ _ _

 

6 atea: Ematen duena baino sinpleagoa da. Begiratu ondo zer eskatzen zaizun eta marrazki horietako bakoitzak zer ordezkatzen duen…

Seguru irakurtzen jarraitu gura duzula? Saiatu zaitez pista barik egiten, alperrontzi.

Marrazki bakoitzak letra bat ordezkatzen du, agian galdera bera ere marrazkitan dago transkribaturik…