BerriakHAUR LITERATURA ARETOAIRAKURZALETASUNA
Hasi da ezohiko Azoka, eta Saguganbara ere bertan DA! (egitaraua barruan)
Ikasle Egunarekin hasi da 55. Durangoko Azoka. Hainbat tailer egingo dituzte ikasleek, online, eta jardun hori #IkasleGoizaDA traolaren bidez jarraituko ahalko da.
Azoka egunetan, 10:30etik 11:30era izango dira Saguganbarako aurkezpenak. Egunero hiru aurkezpen, antzerki, ipuin-kontaketa edo kontzertu egongo dira.
Bertatik bertara edukiera mugatu batekin ikusteko aukera egongo da, eta etxetik edonork streaming bidez ere ikusi ahalko ditu. Hauexek dira Saguganbararako lotu ditugun aurkezpenak:
- Abenduaren 5ean, zapatua (sarrerak agortuta daude, streaming bidez ikusi ahalko dira)
- Itsas-hariak antzezlana
- Koralaren distira ipuin-kontaketa
- “Lorerik gorriena” aurkezpena
- Abenduaren 6an, domeka (sarrerak agortuta daude, streaming bidez ikusi ahalko dira)
- “Galtzaundi, Galtzamotz eta Galtzajario” aurkezpena.
- “Xabier Lete ttiki” aurkezpena
- “Bartoxeko Olentzero”, irakurketa
- “Laino txiki, egizu negar poliki”, ipuin-kontaketa
- Abenduaren 7an, astelehena (gaur, abenduak 4, erreserbatzeko aukera dago, saioetan klikatuta. Streaming bidez ere ikusi ahalko dituzue)
- “Amona Tomaxaren abenturak” aurkezpena
- “Zirimiri”, aurkezpena
- “Familia desberdinak, esku desberdinak” aurkezpena
- Abenduaren 8an, martitzena (sarrerak agortuta daude, baina streaming bidez ikusi ahalko dituzue)
- “Kokojokoa” aurkezpena
- “Liburu baby kluba” ipuin kontaketa
- “Miru, zoriontsu izateko sortu gara”kontzertua
Durangoko Azokaren informazio guztia www.durangokoazoka.eus webgunean duzue ikusgai.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest