Mundu guztian zehar ezagunak diren napolitanak, paniniak edota koktelak ekarriko ditugu gugana ikasturteko lehenengo ekintza bezala. Chef gazteak bueltan datoz! Nahi beste osagai erabilita 3 errezeta hauek egin eta daztatzeko aukera izango dute. Beraz postrerako lekutxo bat itxi eta etorri gozatzera! Hemen duzu Itzartuk antolatutako ekintzan izena emateko informazio guztia.
SUKALDARITZA TAILERRA:
NOIZ? Azaroak 20
ZEIN ORDUTAN? 16:00-19:00
NON? Berbaroren egoitzan (Laubideta kalea, 6C)
ZER EGINGO DUGU?
Hiru errezeta egiteko aukera egongo da, napolitanak, paniniak eta koktelak. Horregatik gomendatzen dizuegu bazkal orduan postrerako lekutxo bat uztea 3 errezeta hauentzako lekua izateko! Hiru hauek egiteko aukera egongo da eta nahi diren osagaiak erabilita bete ahal izango dituzue!
NOLA EMAN DAITEKE IZENA? Apuntatu ahal izateko izen-emate fitxa bete behar duzue Berbaroren bulegoan (Laubideta kalea, 6C). “Oktogonoa” bezala ezagutzen den adreiluzko eraikinean gaude, Behargintzaren atzekaldean. Aurten 60 plaza eskainiko ditugu eta hurrenkeraren arabera banatuko dira.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest