Udalekuak 2022
Oraindik uda urrun badago ere, udalekuak prestatzen lanean gabiltza dagoeneko.
Azken bi urteetako udalekuak pandemia egoerak baldintzatuta egin ostean, aurtengoan eskaintza oparoa dakargu.
Hemen deskargatu dezakezue PDF formatuan udalekuen informazio guztia duen triptikoa:
Laburpen moduan, hemen eskaintzan duguna:
UDAN OLGETAN: lehen txanda ekainaren 27tik uztailaren 8ra, eta bigarren txanda uztaileran 11tik 22ra. Ordutegia 9:00etatik 13:30era egunero, eta 16:00ak arteko irteera astean behin. Iaz bezala, txanda baten edo bestean apuntatu ahal izango da (edo bietan), baina ez asteka. 4 urtetik 10 urtera bitarteko umeentzat. Jantokian bazkaltzeko aukera egongo da.
UDALEKU FINKOAK
LARRAUL: ekainaren 24tik uztailaren 3ra bitartean Larraulen (Gipuzkoa) egingo da udalekua. LH3 eta LH4n dauden gaztetxoentzat.
MENDIGORRIA: uztailaren1etik 12ra bitartean egingo da udalekua Mendigorrian (Nafarroa). LH5 eta LH6n dauden gaztetxoentzat.
UDALEKU IBILTARIAK
IBILTARI TXIKIA: Deban hasi eta Bermeora arte egingo dute bidea, ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitartean. DBH1en eta DBH2n dauden gazteentzat.
IBILTARI HANDIA: Irurtzunen hasi eta Debara arte egingo dute bidea, uztailaren 7tik uztailaren 18ra. DBH3an, DBH4an eta 1. Batxilergoan dauden gazteentzat.
Esan bezala, informazio guztia goian deskargatu daitekeen triptikoan dago (izen-emateko epeak, prezioak, informazio gehigarria…). Dena dela, edozein zalantza baduzue, deitu lasai Berbarora.
Laster arte!!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest