Zapatu gauean egin genuen Labur Esanda film laburren lehiaketaren bideo emanaldia, Plateruenan.

Aurtengo edizioan 8 taldek eman zuten izena, baina azkenean 5ek aurkeztu zuten lana. 24 ordu eduki zituzten film laburrak grabatzeko, hurrengo baldintza hauekin:

Gaia: Zain egotea

Objektua: Xaboi burbuila

Esaldia: zenbat eta gordinago, hobeto

 

Epaimahaia hiru adituk osatu zuten: Ainhoa Zabarte, Xabier Zabala eta Ainhoa Olaso.

 

Hauek dira saritu zituzten lanak:

Talde irabazlea (300 €): Har Hik Etarrak taldearen “Parisera”.

Bigarren saria (200 €): Zaharraz harro taldearen “Iguriki”.

Hirugarren saria (100 €): Urkiola taldearen “Gauza sinpleenak”.

 

Dozenaka pertsona hurreratu ziren Plateruenara emanaldiaz gozatzera. Hemen argazki batzuk:

 

Parte hartu zuten guztiei eta laguntza eman diguten guztiei eskerrak eman ostean, hurrengo ediziora arte agurtu ginen.

 

Film labur guztiak hemen daude ikusgai: