BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Udaleku Ibiltari Txikia bidean aurrera doa
Bere bidean aurrera doa Udaleku Ibiltari Txikia. Olaztitik Araiara bidea egin zuten barikuan, eta asteburua Araia inguruan pasatu dute.
Araiako igeriluekuan egon ziren bainua hartzen, eta Lezeko kobetara ere txangoa egin zuten paraje ederretatik, eta hango potzuan hartu zuten bainua.
Horrez gain, hainbat jolas egin dituzte egunotan, eta argazkietan ikusiko duzuen moduan pelukeria tailerra ere egin dute. Gaur Agurainera bidean ipini dira.
Hemen dituzue egunotako argazki batzuk: