BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Zapatuan amaitu zen Udaleku Ibiltari Txikia
Gasteizera ailegatu zen Udaleku Ibiltari Txikia eguenean, eta pare bat egun bertan pasatu ostean, zapatu goizean Durangora bueltatu ziren.
Emozioz betetako azken egunak bizi izan zituzten gaztetxoek. Abentura ekintzak egin zituzten, baina baita espero bako beste abentura batzuk bizi ere: Gasteizen jausi zen txingorradatik ihesi ibili ziren, eta Errekaleorreko azpiegiturak inundatuta aurkitu ostean, azkenean Armentia Ikastolan hartu zuten aterpe. Eskerrik asko bertako arduradunei, azken orduko aterpea eta laguntza emateagatik!
Abenturaz betetako 12 egun izan dira, erraz ahaztuko ez dituztenak. Hemen azken egunetako argazki batzuk. Uda ona pasa, euskaraz bizi eta hurrengo bat arte!