BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Udaleku Ibiltari Handiak bere bidea hasi du!
Domekan ekin zion bideari Udaleku Ibiltari Handiak, eta Durangon autobusa hartu ostean Bergarara ailegatu ziren, handik Donostiarainoko bidea hasteko, 12 egun aurretik dituztela.
Bergaratik Zumarragara egin zuten lehen etapa, eta gaur Beasainera joango dira tipi-tapa. Udalekua hasi zenetik egun bi bakarrik pasatu diren arren, bidean ekintza ugari egin dituzte: Pelukeria tailerra, ginkana, telazko poltsak apaindu, sokatira…
Hemen egunotako argazki batzuk: