BerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Oiartzunera bidean da Udaleku Ibiltari Handia
Udaleku Ibiltari Handiak bidean aurrera jarraitu du asteburuan. Tolosatik Andoainera egin zuten etapa, eta bideko erreka baten freskatzeko aukera eduki zuten. Hurrengo egunean Andoaindik Hernanira egin zuten bidea. Gaur Oiartzunera ailegatuko dira.
Bidean hainbat ekintza egin dituzte: superbibentzia eguna, gymkana, asanblada, Andoain express abentura jolasa, aldrebes eguna eta Hernaniko igerilekuetan egon ziren freskatzen.
Gogotsu doaz bidean aurrera eta abenturak bizitzen jarraitzeko prest daude.
Hemen asteburuko argazki batzuk: