Eguraldi ona eta udalekuak batera heldu ziren astelehenean. Giro bero eta eguzkitsuan gozatu zituzten astearen lehenengo egunak, jolas ezberdinak eginda Intxaurrondoko patioan. Gainera, martitzenean Tabirako pistinetara egin zuten irteera, eguraldi ezin hobearekin.

Atzo, osteguna, eguraldiak okerrera egitea ez zen aitzakia izan, primeran pasatu baitzuten Debako hondartzan.

Hemen Ikus dezakezue lehenengo egunetako argazki galeria:

There is no gallery selected or the gallery was deleted.