Apurka apurka aurrera doaz gure gaztetxoak. Eguraldiak asko laguntzen ez duen arren oso ondo pasatzen ari dira.  Hasi zirenetik 4 herritatik pasatu dira jada. Markiña, Aulesti, Lekeitio eta Natxitu. Gaur Ereñon egingo dute lo.

Atzo Mendexa abentura parkera joan ziren eta ezin hobeto pasatu zuten.

Hemen dituzu egunotako argazki batzuk: