Sin categoría
Irakurri, gozatu eta oparitu
- Irakurri Lehenengo pausoa irakurtzea da; euskaraz irakurtzea, hain zuzen ere. Herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan hartzea da lehen pausoa. Hartzea eta irakurtzea, noski.
- Gozatu Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple-sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua, zer inpresio eman digun… Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
- Oparitu Azken pausoa, aurrekoetan bezalaxe, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, bihotzeko azukre koxkorrari… edo, zergatik ez, norbere buruari. Liburutegian jasotako txartelarekin, prezioaren % 25 ordaindu ahal izango dugu liburu dendan euskarazko beste edozein liburu erostean, edo % 50 Euskara Elkarteko kidea izanez gero.