Zelan aldatzen da hizkuntza zahartzen goazenean?
Zelan aldatzen da hizkuntza zahartzen goazenean? Galdera horretatik abiatuta ikerketa hasiko du EHUk, hizkuntzak eta kognizioak zahartzaroan zein lotura duten aztertzeko helburuarekin. Ikerketa hau Durangon egingo da hurrengo hilabeteetan zehar, Intxaurrondon dagoen Oktogonoan.
Ikerketa honetan 60 urtetik gorako euskaldunen parte hartzea ezinbestekoa da eta Durangoko Udalak eta Berbarok gure aletxoa jarriko dugu ikerketaren zabalpenean. Ordubeteko eta bakarkako 2 edo 4 saio izango dira, eta froga kognitibo batzuk eta hizkuntza ariketa errazak egingo dira bertan. 20 euroko saria izango du parte hartzaile bakoitzak.
Elebitasuna aztertu, euskara bultzatu eta zahartzaro osasuntsua sustatzeko, hartu ezazu parte ikerketan edo zabaldu interesa izan dezaketen pertsonen artean.
Lotura honetan eman dezakezue izena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSelOSfdsRAjzGPUTz3xQHdg1LwrISJJdSEBB7YGlcK3mGE9VQ/viewform?pli=1
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest