AISIALDIABerriakOPORRALDIAKUDALEKUAK
Badago 2025ko udalekuetako eskaintzaren informazio guztia

2025ko udan ere Berbaroren udaleku eskaintzaz gozatzeko aukera izango dute Durango eta Durangaldeko haur eta gaztetxoek. Euskara ahoan Euskal Herriko leku ezberdinak ezagutu eta lagun artean kalitatezko aisialdiaz gozatzeko aukera oparoa dugu aurten ere bai.
Hasteko eta behin, iizen-ematea martxoaren 3tik hasita martxoaren 6ra arte (16:00ak arte) egin beharko da. Plazak betez gero, zozketa martxoaren 7an egin eta jakinaraziko da. Fitxak martxoaren 14ean entregatu beharko dira. Azkenik, plazaren bat libre balego, martxoaren 17 eta 21 bitartean egingo da ezohiko izen-ematea.
Informazio guztiarekin PDF-a hemen duzue eskura: Udalekuak 2025 informazioa
Hurrengoetan eman daiteke izena:
- Udan Olgetan: Ekainaren 23tik uztailaren 24ra. 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.
- Jantoki zerbitzua ere badago.
- Udaleku finkoak:
- Uitzi: ekainaren 27tik uztailaren 6ra, LH3 eta LH4ko haurrentzat.
- Mendigorria: uztailaren 9tik 20ra, LH5 eta LH6ko gaztetxoentzat.
- Udaleku ibiltariak:
- Ibiltari txikia: Oiartzundik Elgoibarrera. Ekainaren 28tik uztailaren 9ra. DBH1 eta DBH2ko gaztetxoentzat.
- Ibiltari handia: Zumarragatik Lekunberrira. Uztailaren 11tik 23ra. DBH3, DBH4 eta lehenengo batxilerreko gazteentzat.