Otsailaren 20an egindako aurkezpenean txiki gelditu zen San Agustineko halla. Herritar eta elkarte ugari hurreratu ziren Euskaraldiaren berri izan, eta Durangoko hamaikakoa ezagutzera. Maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldia, eta horren aurretik ere askotariko ekimenak egingo dituztela iragarri zuten batzordeko kideek.

Hurrengoa da Euskaraldiko hamaikakoa:

Helena Barrenetxea Fernández, zestalaria
Julen Bengoa Meabe, Geu Be elkarteko kidea
Katalin Garaita Zurikarai, kazetaria
Usue Egia Fernández de Retana, ilustratzailea
Elena Olave Duñabeitia, idazlea
Gorka Madrazo Ortuzar, euskalgintzako kidea eta aktorea
Urdaspal Alberdi Uria, lehen sektoreko ekoizlea
Jose Moya, ostalaria
Hilario Pérez Meñica, hainbat kirol eta kultur elkarteko kidea
Jheimy Fernanda Lopez, euskaltegiko eta bikote linguistikoetako ikaslea
Marisa Barrena Larruzea, aktibista soziala

Euskaraldian parte hartuko dute. Zuk? 😏