Gu ere lakuko
Herri Urrats laguntzeko ekitaldia, Martxoaren 12an, Plateruena Kafe Antzokian. Ardo dastaketa, bertso bazkaria eta Pirritx eta Porrotx pailazoak eguneko egitarauan.
Joan zen urteko Herri Urrats egunaren ondotik, Iparraldeko ikastolen jaialdiak izan zituen emaitza eskasak larrituta, laguntza deia egin zuen Seaskak. Laguntza eskaera horri erantzuna emanez, Gu ere lakuko ekimena prestatu dute hainbat elkarte, eragile eta norbanakoren artean.
Durangaldean ere, Gu ere lakuko kanpaina honetara batu gara. Anboto, Berbaro, Di-da, Ikastola eta Platerueneko langile, teknikari, hezitzaile, guraso… norbanako askok, boluntario bezala lan egingo du egun berezi hori aurrera ateratzeko. Guztiok ondo pasatu, gozatu eta Iparraldeko Ikastolak laguntzeko.
Txartelak Plateruenean jarriko ditugu salgai martxoaren 3an eta Pirritx eta Porrotxerako, Berbaro elkartean ere bai.
Lan boluntarioaz gain, ekitaldi hauek gauzatzeko, hainbat entitatek ere beraien produktuak eskaini dituzte egun.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest