Gaur goizaldeko 3:20an hartuko dugu lekukoa Berbarotarrok. Gauen sartuko da Durangaldean Korrika 17. Berbarok, Anboto eta Plateruenekoekin hartuko du Iurretatik datorren lekukoa. Landako etorbidean, Elkartegiaren parean dagoen zubian egongo gara lekukoaren zain eta gure kilometroa egiteko prest! Zatoz zu ere!

Atzo, Durangoko ikastetxeetako umeekin, Korrika Txikia ospatu genuen. Durangoko kaleetan zehar korrika egin ondoren, amaiera jaitxo bat egin genuen erakustazokan. Mila umetik gora kantan, txapak egiten, aurpegiak margozten eta muralak egiten jarri genituen Berbaro, Euskal Herrian Euskaraz eta Zapaburu konpartsako kideek.

Argazkiak

Etiketak: