Euskarazko hedabide publikoek, Anboto astekaria tarteko, otsailean hasitako kanpainarekin aurrera egin dute eta alderdi eta instituzioekin eginiko bilera errondaren balorazioa eta aurrera begirako pausuen berri eman digute. Jarraian euskarazko hedabide publikoek iritzi publikoari idatzitakoa:

“Otsailean Euskal Herri osoko 80tik gora hedabide bertara deitu zintuztegun euskarazko hedabide ez publikoen sektoreak egungo krisiaren aurrean bizi duen egoeraren berri emateko. Besteak beste, iragarri genuen hurrengo hilabeteetan euskal gizarteko instituzio eta alderdiekin biltzeko asmoa genuela, eta hala egin dugu. (Horren berri eman da gaur agerraldi batean Donostian, eta publizitate kanpaina bat ere aurkeztu da).

Gaurko agerraldiaren helburua bilera horien emaitzaren berri ematea da. Honako instituzioekin bildu gara: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta hiru diputazioak. Eta baita alderdi politikoekin ere. Ipar Euskal Herrian oraindik bilera prozesuarekin jarraitzen dute.

Denen aldetik, harrera ona izan dugu eta sektoreak bizi duen egoera interesarekin jarraitu dute.

Sektorearen egoeraren berri emateaz gain, hiru esparru jorratu ditugu bereziki: diru-­‐ laguntzak, publizitate instituzionala eta herri erakundeekiko harremanak. Eta gure aldetik egindako eskaerak honakoak dira:

1.Diru-­‐laguntza publikoetan 2012rako %25eko igoera eskatu dugu, krisiaren ondorioei hobeto aurre egin ahal izateko.
2.Publizitate Instituzionalaren %25 euskarazko hedabideetara bideratu dadila.
3.Instituzioekiko harremana: sektorea eta instituzioen arteko mahai bat osatzea bertan gure egoera estuaz jarduteko.
Hiru arlo hauetan izandako emaitzak azalduko ditugu ondoren:

1.Mahaia. EAEko instituzioak prest agertu dira sektorearekiko harremanetan sakontzeko eta instituzio eta sektorearen arteko mahaia osatuko da gure egoera aztertzeko. Hori guretzat oso pozgarria da, gune horretatik eta elkar lanean bizi dugun krisi egoerari hobeto erantzungo zaiolako. Kontuan hartuta orain udaletxeak eta diputazioak berrituko direla, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak irailerako HAKOBA deitzeko konpromisoa hartu zuen eta mahaia gune horretan eratuko litzateke.
2.Diru-­‐laguntzak. Baina bileretatik kezkatuak ere atera gara. 2012rako diru-­‐laguntzen igoera aipatzean, krisian gaudela gogorarazi zaigu eta eragozpenak sumatu ditugu. Jakina, ondo dakigu krisian gaudela eta horrexegatik hain zuzen aldarrikatzen dugu krisi garaietan laguntza publikoak ere gora egin behar duela. Krisian dauden beste sektore ekonomikoetan hala egiten da eta euskarazko hedabideen eremuan ere hala egin dadila eskatzen dugu. Eskatzen den igoera hori ez da 2 milioi eurora iristen; milioi 100 hedabiderentzat. Ez zaigu iruditzen 600 lagun lanean ari den sektorean 2 milioiko igoera beste munduko eskaera denik.
3.Publizitatea. Publizitateari dagokionez, sektoretik eskatzen da publizitate instituzionalaren %25 bidera dadila euskarazko hedabideetara. Gaur egun ez dakigu publizitate instituzionalaren zein zati iristen den gure sektorera, baina badakigu eskatzen dugun horretatik oso oso urruti gaudela…”

Irakurtzen jarraitzeko… www.sustatu.com

Albistea Anboton www.anboto.org

Albistea www.topagunea.org

Etiketak: