Euskal Herri osoko berbalagunon jaiaren seigarren edizioa ospatzeko Nafarroara itzuliko gara, Elizondora hain zuzen ere. Bertan jai egun bikain bat pasatzeko lanean ari gara Baztan eta Bortzirietako Solaslaguneko dinamizatzailearekin batera. Getxoko (eta animatzen bazara zuretzat ere) berbalagunontzat bi plan prestatu ditugu, ea zein aukeratzen duzun! Mintza eguna eta Mintza asteburua; Mintza eguna badakizu zer den, urteroko p…lana egingo dugu: egun pasa ederra! Eta Mintza asteburua egin nahi baduzu larunbat gauen Iruritako jaietan ibiliko gara, lo Lekarozeko aterpetxean eta igande eguerdian Hendaiako hondartzara joango gara siesta ederra egitera.

MINTZA EGUNEKO EGITARAUA LARUNBATEAN:
8:30 Autobusa Kirikiñon
11:00 Ongi etorria
12:00 Ibilaldi gidatua
13:30 Mintza bermuta
14:30 Bazkaria Merkatu Plazan (euria eginez gero frontoian eginen da).
16:00 Sari banaketa
16:30 Euskal Erromeria
19:30 Autobusa

MINTZA ASTEBURUKO EGITARAUA IGANDEAN:
12:30 Autobusa Hendaiara
19:00 Autobusa Getxora

Etiketak: