Berbaro, Plateruena eta Anboto ezagutzeko bisita egin dute Hego Amerikako herri indigenetako hainbat kidek. Hizkuntzen Berreskurapenerako Aditu doktoretza ikasten dabiltza Huhezin, eta Euskal Herriko esperientzia ezagutzeko bisiten artean, gurean ere izan dira.

Bariku goiza Durango eta Iurretan pasatu dute bisitariek. Mexiko, Ekuador, Kolonbia, Guatemala, Bolibia eta Wallmapuko (nazio maputxea) ikasleak dira, eta Hizkuntzen Berreskupenerako Aditu doktoretza ikasten dabiltza. Berbaro, Plateruena eta Anboto proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera eduki dute.

Huhezi eta Garabide elkarteak sortu dute Hizkuntzen Berreskupenererako Aditu titulua lortzeko maisutza. Ikasleetako batzuk arinago Garabide elkartearen bidez egindako truke programetan parte hartu dute. Ikasleek maiatzean hasi zuten ikasturtea eta egunotan hizkuntza gutxituen berreskurapenerako arlo desberdinetan garatu daitezkeen ekintzak aztertzen dabiltza, ardatz moduan euskararekin jarraitu dugun ibilbidea hartuta.

jatorrizko albistea: anboto.org

Etiketak: