GugazT, berbaro gazte taldea, Bermio Expressen
Azaroaren 7an, goizeko 10:00etan Santa Anako portikuan elkartu ginen.
Eguraldi iragarpenak oso txarrak izanda ere, han alkartu ginen danok. 47 ume-gazte (10-13 urte bitartekuek) eta 17 hezitzaile.
7 talde osatu genituen eta bakoitzak bere koloreko bandera eta zintak hartuta, hasiera eman genion Bermio expressi.
Durangon taldeka froga batzuk egin eta tren geltokire heldu ginen. Trenean hurrengo pistak zornotzara arte bidali gintuen.
Zornotzan taldeen arteko lehenengo froga: plateretan zegoena… jan! Polvoroi, txokolate, babarrun platerkada, kailoak, berakatza… barre eta nagargurak… denak izan ziren bat!
Zornotzan berriro trena hartu eta Bermiora.
Bermion taldeka kaleetan gora eta behera, portuan atzera ta aurrera eta farora arte ere joan behar izan genuen puntuak lortzeko. Bermeotarrak aztoratu genituen eta bazkal osteko tartean deskantsue ein gendun.
Bermion, taldeen arteko bigarren froga: arrantzan egin! Ariari lotutako ganbak gugana ekarri behar genituen aria batzen.
Bermiotik trena hartu eta Durangora. Geltokietan hainbat jolas egin genituen, trenean hainbat bertso osatu…
Durangora uste baino beranduago iritsi gineneta egun guztian errespetau gintuen eguraldiak, kale ein zigun geure herrian. Pixka bat buzti ginen etxera orduko.
Durangon azken froga egin genuen. Durangarrar desberdinekin hainbat argazki ataratzea lortu behar gennuen. Eskerrik asko argazkiarako jarri ziren guztiei!
Amaiera, eguna hasi genuen leku berean, Santa Anan. Puntuazioen gehiketa egin eta sari banaketa egin zen.Iluntzeko 19:00etan amaitu genuen gure lehenengo Bermio Express saioa.
Eguna euskeraz eta ondo pasetako aukera polita!
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest