UEUk antolatutako ikastaroa izango da hezitzaileei eskainiko dieguna ekainaren 2 eta 4an. Oraingoan, jolasei erreparatuko diegu, “Jolasen aukeraketa egokia” ikastaroan.

Haur eta gazteekin lanean ari garenean ezaugarri nagusietakoa taldean aurkitzen dugun dibertsitatea da. Heterogenitate honen garrantzia uka ezina da, baita hezitzaileoi sortzen dizkigun buruhausteak ere. Hau honela izanik, ikastaro honen helburua egoera honi aurre egiteko baliabideak eskaintzea da, jolasa eta jostailuak ardatz hartuta.
Helburuak:
– Jolasen garrantziaz jabetzea
– Jolas motak, eta hauen helburuak identifikatzea
– Jolas mota bat aukeratzeko irizpideak ezagutzea
– Jolasetan, egoeraren arabera, moldaketak egiteko baliabideak eskuratzea

Eli Moreno Carrillo, psikologoa, sexologoa eta bitartekari familiarrak emango digu ikastaroa.
Ekainaren 2 eta 4an izango da, astelehena eta asteazkenea. Arratsaldeko 17tatik 20tara.
Izena emateko epea, maiatzaren 29ra arte (plaza mugatuak).
Berbaroko bazkideek 10 €tan izango dute ikastaroa eta gainontzekoek 15 €tan.
UEUk emandako ziurtagiria banatuko zaie parte-hartzaileei bukatzerakoan.

Etiketak: