10 urte beteko ditu Plateruena Kafe Antzokiak. Hamarkada bateko ibilbidea Durango eta inguruak euskaraz ulertu eta eskaini guran. Bideak aldapak ere baditu eta diru-ekarpen kanpaina betean amatatuko ditu Plateruenak hamar kandelak.

Hainbeste herritarren ilusioak sortu eta zabaldu zituen kafe antzokiko ateak, eta hamarkada bat geroago ateei zabalik eutsi gura diegu. Horregatik, denon laguntza eta babesa ezinbestekoa delako, bihar ere Plateruenaren urteurren jaira etor zaitezten nahi dugu. Bertan ikusiko dugu elkar!

Hemen daukazue biharko egitaraua:

urteurrena