Eskatzen da:

  • Enpresa zuzendaritzan, Ekonomian edo antzekoetan lizentziatua izatea
  • Eskarmentua izatea antzeko lanetan; antolakuntza, koordinazioa, kontrola, Giza Baliabideen kudeaketa…
  • Izaera aldetik; jarrera konprometitua, izaera planifikatua eta dinamikoa, eta jendaurreko harremanetarako gaitasuna izatea
  • Taldean lan egiteko eta taldea gidatzeko gaitasuna izatea
  • Euskara maila ona izatea ahoz zein idatziz
  • Ofimatika menperatzea
  • Gida baimena eta autoa izatea

Baloratuko da:

  • Ostalaritza ezagutzea
  • Durangaldeko kultur bizitza ezagutzea
  • Gizarte mugimenduetan eskarmentua izatea
  • Komunikazio tresnak erabiltzen jakitea
  • Irudi eta bideo ediziorako programak menperatzea

Eskaintzen da:

  • Lan kontratua, jardun osoan
  • Hasteko aurreikusitako data: 2015eko uztaila

Curriculumak bidaltzeko:

Helbidea: zuzendaritza@plateruena.net

Epea: 2015/06/07

Beharrezkotzat jotzen bada, hautatzeko frogak egingo dira.