KANTULAGUN
Kantulagun Berbaro euskara elkarteak eta Plateruena kafe antzokiak sustatzen duten ekimena da, euskarazko herri-kulturgintza parte-hartzailea lantzeko ildoa indartuz.
Beste hainbat euskal herritan arrakastaz egiten den legez, lagun arteko giroan kantuaz gozatzeko aukera eman nahi genien Durangaldeko lagunei. Euskal kantutegiko ale ezagunak biziberritzeko eta ez hain ezagunak ezagutu, ikasi eta ahogozatzeko modua eskaini. 2010eko urtarrilean hasi ginen eta aurrera doa egitasmoa.
Ikasturte honetan ere, lau egunetan, lau gonbidatu berezi izango ditugu, hiru egunetan Plateruenetik Durangoko kaleetara irtengo gara eta gainontzekoetan Beñat Aiartza eta Ugaitzek gidatuko dute kantaldia Plateruenean bertan.
Aurretik zure kantutegia eta abestien bilduma kd-ak jaso nahi baditzu, zatoz Plateruenera edo kultura@plateruena.net helbidean eman izaena, bestela besterik gabe, hurbildu Plateruenera iluntzeko 20:00etan. Han ikusiko dugu elkar.
Izen ematea 15€ izango da eta kantutegia eta kd jasoko dituzu.
Klikatu eta hemen pdf formatuan Kantutegia
Klikatu hemen Kantulagun argazkiak
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest